Moodleko Tresnen Gida Moodle 3 edo bertsio berriago bat erabiltzeko irakasle, hezitzaile eta trebatzaileentzat diseinatutako erreferentziazko taula da. Moodleren tresna nagusiei buruzko informazioa ematen du, eta lortu nahi den helburu pedagogikoaren arabera tresnarik egokienak aukeratzen laguntzen du. Tresna bakoitza erabiltzean lor daitezkeen Bloom-en maila taxonomikoak ere aipatzen ditu.
Tresna hau Eastern Institute of Technology-ko (Zeelanda Berria) Joyce Seitzinger-en ideia izan zen, 2020ko maiatzean Moodle 3.x-erako Nicolas Martignoni-ek egokitua eta Iñigo Zendegik euskaratua.
Moodleko Tresnen Gida Creative Commons BY-NC-SA 4.0 International lizentziapean argitaratu da.
Webgune hau Nicolas Martignoni-ek egin du. Behar bezala ikusteko nabigatzaile eguneratu bat erabili beharko duzu.